Hasiera » Erabiltzeko hitzak

Byvoxen zehaztapen eta baldintza orokorrak (ZBO)

Hurrengo zehaztapen eta baldintza orokorretan, aurrerantzean ZBO, BYVOX hizkuntzalaritza zerbitzuen hornitzaileak bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuen erabilerarako ildoak azaltzen zaizkizue. BYVOX marka erregistratua da eta DUALIA enpresaren zerbitzua da.
Honako hitzarmenak, BEZERO eta DUALIAren arteko lotura zehazten du.

1. Artikulua - Definizioak

Hurrengo ZBOan jasota dauden zehaztapenek ondorengo esanahia izango dute:

  1. DUALIA: DUALIA TELETRADUCCIONES S.L esan nahi du, baita bere ondorengoak eta izendatuak ere.
  2. Hitzarmena: DUALIA eta bezero baten artean sinatutako hitzarmena;
  3. BYVOX; Erregistratutako marka da, DUALIAren izenean behar bezala formalizatuta dagoena.
  4. BYVOXen zerbitzu edo zerbitzuak: Zerbitzuen emaitza da. Zerbitzu hauen emaitza, hitzarmen honen xedea eta bere web orriren bidez eskainitako guztiena dena, honakoa da, beste zerbitzu batzuen artean: Telefono bidezko interpretazioa, testuen itzulpena, aurrez-aurreko itzulpena eta hirugarren empresa batzuk garatutako itzulpen automatikoen zerbitzua.
  5. BYVOXek, beste zerbitzu batzuk edo produktu gehigarriak eskainiko dizkio bezeroari, beretzat hartzen dituenak baina baina mugatu gabe: Urrutirako teléfono deiak, multikonferentziak eta itzulpena erraztea helburu duten osagarri edo gailuak.
  6. "Bezeroa".DUALIArekin hitzarmen bat sinatu edota BYVOX zerbitzuak erabili zein erosiko dituen edozein persona fisiko zein juridikoari zuzenduko zaio.
  7. "Aldeak", DUALIA eta bere bezeroaz ari garenean.

2. Artikulua - Eskumena

  1. Hurrengo ZBOak, BYVOXek hornitutako zerbitzu guztietan aplikatuko dira, baldin eta, ez bada kontrakoa aurrez idatziz jasotzen.
  2. Edozein jakinarazpen zehatzari kalterik egin gabe, DUALIArekin hitzarmen hau sinatzean, argi geratuko da bezeroak bere zehaztapen eta baldintza propioei edota bestelako zehaztapen eta baldintzei uko egingo diela, edozein hitzarmen ezberdin edo gehigarri barne.

3. Artikulua – Prezioak eta tarifak

  1. DUALIAREN tarifak, BYVOXen web orrian zehaztutako baldintzen menpe egongo dira, baldintza hauek baitira hitzarmen honetan jasotzen direnak. DUALIAk edozein prezio edo zerbitzu ezabatu edo aldatu ahalko du. Bezeroak BYVOXi eskatutako zerbitzu guztiak, bezeroaren kontu birtualean kargatuko dira. Tarifa, denboraren araberakoa edo hitz kopuruaren araberakoa izango da, bestela, zerbitzu bakoitzaren unitatearen araberakoa izango da. BYVOXen sistemak, bezeroak eskatutako zerbitzu bakoitzaren arabera (denbora, hitzak, e.a.) egingo du fakturazio unitateen erregistroa modu automatiko eta zehatzean.
  2. Telefono bidezko interpretazio zerbitzuak, elkarrizketak irauten duen denboraren arabera zenbatuko dira, segunduka neurtuz. Interpretea elkarrizketan parte hartzen hasten denean hasiko da kontatzen, eta bi aldeek telefono deia moztean bukatu (konekzioa libre geratzean). Testuen itzulpen zerbitzuen tarifa, bezeroak igorritako testu originalaren hitz kopuruaren araberakoa izango da; BYVOXek OCR sistema (karaktereen errekonozimendu optikorako sistema) du, ahalik eta fidagarriena eta zehatzena dena. Aurrez-aurreko itzulpen zerbitzuak, itzulpena egindako unitate edo irudi bakoitzaren arabera kalkulatuko dira, BYVOXen web orrian zehaztutako baldintza eta tarifak kontuan hartuz.
  3. Dualiak, bere irizpideen arabera, eskumen osoa du tarifak edozein momentutan aldatzeko. Dualiak prezio zein tarifetan egindako aldaketak direla eta bezeroak bere kontua baliogabetu nahi badu, bezeroak DUALIAri jakinaraziko dio ondorengo helbide elektronikoen bidez: byvox@byvox.com edo support@byvox.com. Prezio/tarifak aldatu ziren egunetik 30 egunetako epea izango du bezeroak jakinarazpena egiteko, bestela, eskubide hau galduko du. Bezeroaren kontuan bere aldekoa den akatsik ematen bada, Dualiak bezeroaren kreditu txartelera edo bere paypal/moneybookers kontura itzuliko du dirua.

4 Artikulua – Zerbitzuen prestazioak

  1. Bezeroak emandako edo bere izenean jasotako materiala dela eta, zerbitzuen prestazioa ematen den bitartean, Dualia ez da inolako akatsaren arduradun izango, ondorengoak barne: zerbitzu ezegokia ematea, epez kanpo amaitzea, akatsak izatea, amaitu gabeko lanak egotea edo bestelako prezisio falta badago datu edo materialetan. Espresio hauek zentzurik zabalenean ulertu behar dira.
  2. DUALIAk ahal duen guztia egingo du zerbitzu guztiak adostutako epearen barruan egiteko. DUALIAri asmo edo zabarkeri handi bat egozteagatik edo emate epeak ez errespetatzeagatik ez bada, Bezeroak ez du kalte-galerarik egiteko eskubiderik izango, ezta zerbitzua errefusatu edota hitzarmen honetan jasotako edozein ebazpeni uko egin. Era berean, ezin izango da hitzarmena bere osotasunean desegin.
  3. DUALIAk ez du bermatzen ez ziurtatzen BYVOX zerbitzua etenik gabe eman ahal izatea, edo etengabe funtzionatu ahal izatea. Arrazoiak: i) Eskaintzen den zerbitzua, beharrezkoak dituen instalazio eta ekipamenduen menpe dago, eta hauek hirugarren batek instalatutakoak dira. ii) DUALIAk zerbitzuaren espezifikazio teknikoak edo kodeak aldatzeko beharra izan dezake; Zerbitzua eten dezake frogak eta ikuskapenak egiteko edo larrialdi edo arrazoi operatiboengatik; Ekipamendu berri bat instalatzeko; DUALIAk osasunerako edo segurtasunerako ezinbestekoa den informazioa emateko; DUALIAk eskaintzen dituen zerbitzuen kalitateari dagokionean. Aipatutako arrazoi bat dela medio, DUALIAk bere zerbitzua eten behar badu, DUALIAk ahalegin guztiak egingo ditu, bere esku dauden baliabide guztiak erabiliz ahalik eta azkarren zerbitzua berrabiarazteko, data zehatza zehaztu gabe; Era berean, DUALIAk eskubide osoa izango du beharrezkoa duenean zerbitzua mugatu edo deskonektatzeko, DUALIAk lege edo arau bat bete behar duenean, edo bezeroa zerbitzu hau erabiltzen ari bada kontratu honetan jasotako arau edo klausula bat hausteko. DUALIAk gehiegizko fakturazioa edo iruzurra aurreikusiko balu, eskubide osoa izango du zenbait zenbakietarako edo kode erregional batzuetarako deiak blokeatzeko.
  4. Bezeroak agintzen du, ez duela BYVOX zerbitzurik erabiliko ondorengoetarako: legez kanpoko edo neurriz kanpoko helburuak betetzeko, gure jabetzetan kalterik eragiteko, gure sistema oztopatu edo blokeatzeko, ezta iruzurrik, gehiegikeri edo legez kanpoko edozein erabilera egiteko. Era berean, ez du zerbitzua erabiliko, legez kanpo, iruzurrak edo gehiegikeriak egiteko asmoarekin. Bezeroak, zerbitzua erabiltzen duen bitartean, indarrean dagoen legedia bete behar du. Bezeroak ezin du, lege, epai judizial edo indarrean dagoen araurik hauts dezakeen inolako informaziorik transmititu, ezta ere hirugarrengo bati kalte edo irainik eragiten badio. Zerbitzua erabiltzen duen bitartean, bezeroa bera izango da transmititzen dituen eduki guztien erantzule bakarra. Debekaturik dago zerbitzuaren birsalmenta egitea, aurrez oniritzia idatziz jaso gabe. Hautatutako merkatu edo eskumenetan, zenbait zerbitzu ezin izango dira erabili edo modu ezberdinean egingo dute lan. DUALIAk estaldura handitu edo gutxitu dezake aurretik bezeroari jakinarazi gabe.

5. Artikulua- Ordainketa modua

  1. BYVOX ZERBITZUAK, ERABILI AURRETIK ORDAINDU BEHAR DIRA.
  2. Zenbatekoa zehaztu ondoren, DUALIAk kreditua gehituko du bezeroaren kontuan. Orduan hasi ahalko da bezeroa BYVOXen zerbitzuak erabiltzen.
  3. Ordainketa jaso ondoren, DUALIAk dagokion faktura egin eta bezeroari igorriko dio.
  4. Zerbitzua bukatzen denean, zerbitzuari eman zaion erabilera eta BYVOXen web orrian jasota eta indarrean dauden prezioak kontuan hartuz, bezeroaren kontu birtualean kargatuko da dagokon tarifa.
  5. Bezeroak BYVOXen zerbitzuak erabili ahala, hauek bere kontu birtualean zordunduko dira.
  6. Bezeroak ez badu DUALIAko Saldoa 180 egunez jarraian erabiltzen, saldoa baliogabetu egingo da. Bezeroak, byvox@byvox.com edo support@byvox.com helbidera idatziz berraktibatu ahalko du DUALIAko Saldoa.
  7. Bezeroaren Saldoa modu ez aktibora pasatzen bada 180 eguneko tartean, bezeroak BYVOXen zerbitzuei uko egiten diela ulertuko da, eta Bezeroaren Saldoa zerbitzutik kanpo eta DUALIAren esku geratuko da.
  8. DUALIAk bezeroari ordainsari eta gastu guztiak (ordezkaritza legalaren gastuak barne) kobratu ahal dizkio, DUALIAri zor zaizkion karguak kobratzerakoan edo saiatzean, hauek arrazoizkoak direnean.
  9. Era berean, bezeroak ordaindu gabeko gastuak birkobraketa kanpo empresa bati ematen bazaizkio, DUALIAk berehala kargatu ahalko ditu bezeroaren kontuan birkobraketaren gastuak, hilean, ordaindu gabeko kopuruaren ehuneko bat eta erdi (%1,5) gehituz. Birkobraketa tasa hauek, bezeroaren kontua birkobraketa kanpo empresa bati transferitu aurre baino lehen ebaluatutako azken ordainketengandik ezberdinak izango dira, ordezkaritza datuak eta DUALIAk izan ditzakeen bestelako kostuak birkobraketa egiterakoan bertan jasoko baitira. Tarifen ordainketan eta bidezkoak diren bestelako ordainketetan, bezeroa izango da erantzule enpresaren aurrean.

6 Artikulua – Ezinbestea

  1. Ezinbestean egindako eragiketa zuzena ez bada, edo eskainitako zerbitzuak beteko ez balira, DUALIA ez da honen erantzule izango. Ezinbestean deritzogunean, hitzaren esanahi zabalenean ulertu behar da.
  2. Ezinbestetzat ulertuko da, DUALIAren kontroletik kanpo gera daitekeen edozein egoera. Egoera honek, aldi baterako edo behin betiko eragotzi dezake DUALIAk bezeroarekin hitzartutako betebehar bat edo gehiago. Gauza bera gertatuko da, DUALIAk beteko ez duela aurreikusiko balu edo hitzarmen hau sinatzean egoerak aurreikusi ziren edo ez axola gabe, beretzat hartuz baina mugatu gabe: hirugarrengo batek , aldi baterako edo behin betiko edozein arrazoi dela medio, zerbitzua bertan behera utziko balu; akats eta okerrak materialean, makinarian, datuak prozesatzeko sisteman edo/eta softwarean; eguraldia dela eta transmisioa eten edo mugatzen bada; lurragatik; Traba edo estaldura nahikorik ez dagoen lekuetan, edo sisteman aldaketak edo konponketak egiten ari badira edo kapazitatearen mugak direla medio.

7 Artikulua - Bermea

  1. DUALIA bezeroari agintzen dio zentzuzko baliabide guztiak jarriko dituela, orokorrean onarturik dauden estandarren arabera, azken aurrerapen teknikoak kontuan izanik, bezeroaren helburuen emaitzarik bermatu gabe.
  2. Erreklamazioek ez dute bezeroak ordainketa egin behar izatea eragotziko.
  3. ZBO hauen arabera, DUALIAren erantzukizuna, arrazoiak arrazoi, une oro eta zehazki, akastun zerbitzuak berrabiarazi eta gaizki egindako lanengatik fakturatutako kostua itzultzera mugatuko da, DUALIAk hala erabakita; Hau izango da DUALIAk bezeroarekiko izango duen erantzukizun bakarra honako kasuetan: egikaritzea zuzena ez denean, egikaritze faltagatik, agerian ez dauden akatsak daudenean, hutsak daudenean edo legez kanpoko ekintzetan. Kalteak zuzenak, zeharkakoak edo kolateralak direnean eta arrazoia edozein dela erreklamaziorik balego, baliogabea izango da, nahiz eta DUALIAri edo bere langileei egotzi ahal izan.
  4. Bezeroak, DUALIAri bere osotasunean kalte ordainak emateko hitza ematen du, eta ez du erantzule egingo hirugarrengo batek, bezeroa eta bere langileak barne, igorritako erreklamazioek sortutako gastuengatik edo edozein kalterengatik, Dualiak hitzarmen honen inguruan izan dezakeen edozein ekintza edo hutsegite zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik.
  5. Ondoren azalduko diren egoeratan, bezeroak, babestu, kalte ordainak ordaindu eta defendatu egingo gaitu, baita gure afiliatuak eta agenteak, eta zerbitzuak gure izenean eskaintzen dituen edonor ere. Egoerak: Erreklamazioak egitean, hitzarmen honekin edo gure instalazioekin erlazionatutako kalte-galeretan, egindako adierazpenetan edo ekipamenduaren eta zerbitzuaren erabileran, gure aldetik izandako zabarkeri handi bat egon izan ezik. DUALIa ez da ondorengoen erantzule izango, eta bezeroak bere osotasunean ordainduko ditu kalte ordainak zein bestelako kalteak: Edozein erreklamazioren aurrean, galera, gastu edo kalteak (zeharkako kalteak, bereziak edo garrantzi handikoak barne), difamazioagatik, libelo, difamazio, pribatutasunaren inbasio, patentearen edo egilearen eskubideak hautsi, edozein marka komertzial, erregistratutako marka baimendu gabeko zerbitzu marka, lehia desleial, bidegabeko jabetzedun edo gabeko interferentziak, hitzarmen bat ez betetzea, jabetza edo sortze eskubdeak, edo materialearen emaitza den beste edozein pretsona, jabetza edo entitateri zor diezaion konpetentzia desleiala, datuak, informazioa edo hitzarmen hau dela eta, gure aldetik inori sailkatu gabeko edukia bidali, prozesatu, maneiatu edo erabiltzeagatik; gure instalazioak bezeroaren aparailu edo sistemei konektatu, konbinatu edo egokitzeagatik;bezeroaren instalazioei edo beste edozein jabetzari eragindako galera edo kalteengatik, bezeroaren jabetza edo besteren batena, instalazioak zuzenean edo zeharka sortua, mantentze-lanak, lokalizazioa, baldintza, eragiketa, akats, presentzia, guk hornitutako ekipamendu edo kableatuaren erabili edo eliminatu, gure aldetik izandako zabarkeri handi batengatik ez bada; edo zerbitzu bat hornitzean izandako akats batengatik. Zerbitzuaren erabiltzaile gisa, bezeroaren erantzukizuna da, bezeroari berari aplikatzen zizkion legeak eta indarrean dagoen araudia betetzea. Erabilera legezkoa edo legez kanpokoa izan, jatorri hauetako erreklamaziorik izango balitz, bezeroak kalte ordainak ordainduko dizkigu. Klausula honek indarrean jarrituko du hitzarmenaren ebazpenaren ondoren ere.
  6. DUALIAk ez du berme espresik emango zerbitzuari dagokionean, eta edozein bermeri uko egiten dio, merkaturatze berme eta adostasun helburua edozein dela eta. DUALIAk ez du inor baimenduko gure izenean inolako bermerik ematera, eta bezeroa ez da horrelako egoera batez fidatuko.

8. Artikulua – Zerbitzua etetea / amaitzea

  1. Bezeroak bere betebeharren bat betetzen ez badu, edota honek bere erantzukizunak beteko dituenaren zalantzarik egonez gero, DUALIAk zerbitzua eten edota bertan behera uzbeko eskubidea izando du, aurrez bezeroari e-mail bidez jakinarazita, DUALIAren bestelako zerbitzutan kalterik izan gabe, bereziki konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea erabateko kalteak badaude, kostu judizialak eta judizioz kanpokoak barne.
  2. Bezeroa porrot egoera bati edo antzeko prozesu batekin zerikusirik badu, auzi-ihes gisa hartuko da, eta DUALIAk bezeroa aurrez informatu gabe, hitzarmena bertan behera utzi ahalko du edo zerbitzua eten, gure esku dauden gainontzeko baliabideak bezala.
  3. Zerbitzua bertan behar utzi eta bost (5) eguneko epean berrarazi ez duten bezeroak, Bezero berritzat hartuko dira, eta errepikari ez diren karguak eta bezeroaren gordailuak aplikatuko dira.
  4. DUALIAk, zerbitzua eten, mugatu, bertan behera utzi edo zerbitzua amaitzeko eskubide osoa du, aurretik bezeroari jakinarazi gabe, honakoetan: DUALIAk iruzurra, legez kanpoko zerbait edo gehiegikeri bat egiten ari denaren susmorik izango balu, bertan jasotzen da, lengoaiak sartu baina mugatu gabe, deitu den presonaren jabetzei edo pertsonari, edota pertsona honen familiko edonori iraintzeko, mintzeko edo mehatxatzeko bada. Gauza bera gertatuko da, bezeroak bere benetako nortasuna esan gabe, behin eta berriro beste inor deituko balu, deia egitean hitz egiten badu edo ez axola gabe, informazio faltsua emateagatik zerbitzu bat erabiltzeko; ohikoa ez den erabilera handia, edo nahita egindako etenik gabeko konekzioak, edo hartzailea denbora luzez itxaroten edukitzeagatik, edo bezeroak zerbitzuaren ekipamenduaz baliatuko balitza legez kanpoko ezer egiteko, edo guk hirugarren bati emandako zerbitzuan inolako eraginik izango balu.

9 Artikulua – Baliozko legedia eta forua

  1. Hitzarmen honen inguruko ezer edo BYVOXek eskaintzen duen zerbitzu baten prozesu judizial bat hasi aurretik, bezeroak, prozesuaren berri jakinaraziko dio DUALIAri e-mail bidez, honako helbide batera idatziz: byvox@byvox.com edo support@byvox.com, eta gutxienez hirurogei (60) eguneko epea eman auzia konpontzeko.
  2. Asmo oneko negoziaketen bidez, aipatutako hirurogei (60) eguneko epean, auzia konpontzerik ez balego, ZBO hauek jasotzen dituzten zerbitzu guztiak , Espainiako Legeriaren menpe geratuko dira. ZBO hauen inguruko edozein auzi edo hitzarmen honetan oinarritutako edozein auzi , Bilboko (Espainia) auzitegiaren menpe gerutuko da . DUALIAk eskubide osoa izango du auzia eskudun den beste edozein auzitegira eramateko.
  3. Edozein desadostasun edo erreklamazio, hitzarmen honen inguruan edo enpresak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan, urtebeteko (1) epea du deklaratzeko, desadostasuna edo erreklamazioaren arrazoiak gertatu zenetik.

10 Artikulua – Nahastea

  1. Eskudun auzitegi batek, ZBO hauen klausula edo probisio bat baliogabea dela esango balu, ZBO hauen gainontzeko klausula eta probisioek indarrean eta ondorioz egoten jarraituko dute. Aldeek, justizia eta arrazonamenduaren printzipioetan oinarrituta egingo dituzte negoziaketak, eta klausula berri bat idazten saiatuko dira, non, klausula berria aurreko klausularengandik ahalik eta hurbilen egongo den. Klausula edo probisio bat baliogabetua geratuko balitz, hau ordezkatzen saiatuko da eta bere asmoa, aurrekoaren ahalik eta berdintsuena izatea izango da.
  2. Enpresak eta bezeroak, hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, lege, araudi, erregulazio, ordenantza, lege agindu, eta dekretuak betetzeko hitza ematen dute,. Enpresak, eskumena duen gobernuko autoritateren batek emandako agindu edo eskaera bat bete behar badu, aurrez bezeroari idatziz jakinarazi gabe, zerbitzua eten, atzera bota edota bertan behera utzi ahalko du. Bezeroak eskaintzen duen eta internetera konekzioa edota interkonekzioa egiten duen enpresaren edozein ekipamendu edo zerbitzuk, estatuaren legeak eta araudiak bete beharko ditu.
  3. Zerbitzua dela eta, DUALIA ez da erantzule izango bertan eman daitekeen edozein pribatutasun faltagatik. Bezeroak bere oniritzia ematen du DUALIAk hornitutako zerbitzuen jarraipena egin, grabatu eta artxibatzeko, DUALIAren eskubideak eta jabetza babesteko helburuarekin, edo agindu edo zitazio bat betetzeko.
  4. Bezeroak ezin izango du hirugarren bati inolako eskubide edota betebeharrik transferitu edo eman, beragandik sortutakoa bada, aurretik ez badu DUALIAren oniritzia idatziz jaso. DUALIAk hitzarmen honen menpe, eskubide eta betebehar guztiak transmititzeko askatasuna du, edo hirugarrengo bat izendatzeko, hitzarmen hau betetzen ordezkatzeko.
  5. Honako Zehaztapen eta Baldintza orokorrek, zuzenean edo zeharka loturarik duen beste edozein dokumenturekin batera, Zehaztapen eta Baldintza Orokor hauen parte izango dira, eta DUALIA eta bezeroaren arteko hitzarmena ordezkatuko dute bere osotasunean. Azken honetan, ezin izango da aldaketarik egin, hitzarmen honetan jasota dagoen bezala ez bada. Hitzarmen honek, DUALIAren eta bezeroaren arteko beste edozein hitzarmen, ahoz zein idatziz jasoa, ordezkatzen du, aurreko guztiak baliogabetuz.
  6. Hitzarmen honetan jasota dagoen zehaztapen bat aplikaezina izango balitz, legeak ahalbidetzen duenera arte aplikatuko da bere osotasunean bertan behera utzi gabe. Hitzarmen honetako gainontzeko zehaztapenek, indarrean eta dagozkion xedeetarako izaten jarraituko dute.
  7. Bezeroak, hitzarmen hau sinatzeko legez eskuduna dela ziurtatzen du, 18 urtetik gorakoa dela, eta ez duela hitzarmen hau sinatzea galaraziko dion inolako eragozpenik ezagutzen.
  8. DUALIAk bera titularra den edozein eskubide edo pribilegiorik erabiliko ez balu, honek ez luke inolaz ere eskubide edo pribilegio hauek galduko. DUALIAk nahi duenean erabili ahalko ditu eskubide eta pribilegio hauek.
  9. DUALIAk ZBO hauetan edozein momentutan aldaketak egiteko eskubidea izango du, baita ondorengo hauetan ere: Bere zerbitzuekin zerikusia duten klausula edo probisioetan, produktuetan, ekipamenduetan, zerbitzu planetan, kostuetan edota prezioetan. Bezeroak, zerbitzua edo bezeroaren ezaugarriak aldatu ahalko ditu edozein momentutan, DUALIAri jakinaraziz. Bezeroak, eskubidea duen promozioetaz gozatu ahalko du, beti ere aldaketaren edo promozioaren baldintza guztiak betetzen baditu. Berdin gertatuko da hitzarmen honen iraupenaren luzapenarekin, betetzerik badago behintzat. DUALIAk bezeroari azken honen kontua aldi baterako bertan behera uztea baimentzen badio, DUALIAk hitzarmenaren luzapena egin ahal izango du etenda egon den tarte beregaz. Garrantzirik gabeko aldaketak (zerbitzuaren zehaztapenei eta baldintzei eragiten ez dietenak, akats tipografikoak adibidez) eta bezeroarengan eraginik ez duten aldaketak, DUALIAk nahi dituenean egin ahal izango ditu aurretik bezeroari jakinarazi gabe.
  10. ZBO hauek azkenekoz aldatu zireneko data: 2012/07/10