Hasiera » Soluzioak

Itzulpen eta interpretazio zerbitzuak online

Noiz, non eta nahi duzun bezala

Online interpretazioa

Zure ordenagailua edo smartphone-a behar duzun interpretea izango da, zurekin dauden, baina zure hizkuntza ezagutzen ez duten pertsonekin hitz egin dezazun.

Online interpretazioa - Btalk

Online interpretazioa multikonferentzietan

Btalk-aren gauza bera, baina zurekin ez dauden pertsonekin kontaktatzeko aukera ere eskaintzen du, euren telefono zenbakiak sartuz gero.Telefono bidezko interpretearen laguntzaz, gehienez ere beste hiru pertsonekin batera hitz egin ahalko duzu.

Online interpretazioa multikonferentzietan - Btalk+

Telefono bidezko interpretazioa

Internetik ez duzunean, Bmob-a erabil dezakezu zure mugikorretik gure interpreteak deitzeko. Telefono zenbakia zure perfilean erregistratu eta gure Bmob zenbakira dei bat egin besterik ez duzu, gure interpreteak beti zurekin izateko.

Telefono bidezko interpretazioa - Bmob

Dokumentuen itzulpena

Bdoc-aren bidez, dokumentuen itzulpenak  (testuinguru soziokulturalaren arabera) edota lokalizazioa egin ahalko duzu. Berehala agertuko zaizu aurrekontua, bitartekaririk gabe, eta konfidentzialtasun osoz. Era berean, aldiro jasoko duzu zure itzulpenen egoeraren berri.

Dokumentuen itzulpena - Bdoc

Irudien itzulpena

Eskuizkribu dokumentuak, abisuak, isunak,... hauen guztien itzulpena egiten lagun zaitzakeen itzultzaile automatiko bakarra Bpic-a da. Testuak duen artxibo irudia erantsi dezakezu edo aplikazio mugikorretik igo ahal izango duzu nahi duzun argazkia. Minutu gutxiren buruan, dokumentuaren itzulpena jasoko duzu.

Irudien itzulpena - Bpic

Nola funtzionatzen du?

Byvox-ek online soluzioak eskaintzen dizkizu, bai web-a bai zure smartphone-aren aplikazioak erabiliz. Erabiltzaile kontua sortu ondoren, zure aplikazio panela erabili ahalko duzu. Bertan, gure online soluzioak erabili ahalko dituzu eta zure Bmob telefono zerbitzua konfiguratu ahalko duzu. Interpretazio aplikazio bakoitzak, interprete profesional bat linean inkorporatzea ahalbidetuko dizu. Honek, zure hizkuntza ezagutzen ez dutenekin izandako elkarrizketen itzulpena egingo dizu.

Era berean, itzulpenetan, nahi duzun hizkuntzatik erabilgarri dituzun hizkuntzetara egin ahalko dituzu itzulpenak. Berehala azalduko zaizu dokumentuen itzulpenak edota testua duten irudien itzulpena egiteko aurrekontua.

Behar dituzun itzulpen eta interpretazio zerbitzu guztiak, web bakarretik lortzeko aukera eskaintzen dizugu.