Hasiera » Pribatutasun Politika

Dualiaren pribatutasun politika

Pribatutasun politika honek, DUALIAren prozedurak zehaztu eta Web orrialde honetara sartzean DUALIAri emandako edozein informazio nola babesten duen jasotzen du.
DUALIA zure pribatutasuna ziurtatzera konprometitzen da. Web orrialde honetara sartzean zu identifikatzeko informazioren bat bidaltzea eska diezazukegu, baina, informazio hau pribatutasun politika honen arabera erabiliko dela ziurtatzen dizugu.

Zein informazio gordetzen dugu?

Gure Web orrian erregistratzen zarenean eta formularioa betetzean ematen duzun informazioa gordetzen dugu. Eskaera bat egin edo gure Web orrian erregistratzen zarenean, zure izena, helbidea, posta elektronikoa edo bestelako edozein informazio emateko eska diezazukegu, gure bezeroen zerbitzu edota eskaintzen berri emateko.

Zertarako erabiltzen du DUALIAk zure informazioa?

Gordetzen dugun informazio pertsonala, ondorengo helburuetarako erabil daiteke:

  • Gure Web orria hobetzeko (gure konpromisoa, gure Web orriaren etengabeko hobekuntzak egitea da, zuk emandako informazioan eta datuetan oinarrituz).
  • Bezeroarekiko zerbitzua hobetzeko (Zuk emandako informazioak, bezero moduan egiten dituzun eskaerei eta laguntza teknikorako beharrei erantzun eraginkorrago bat ematen laguntzen digu).
  • Transakzioak egiteko.
    Zuk emandako informazio guztia, publiko zein pribatua, ez da salduko,ez aldatuko, ez transaferituko edo beste empresa bati emango inolaz ere ez, aurretik zure oniritzia izan gabe. Zuk emandako informazioak helburu bakarra izango du: bezeroak kontratatutako zerbitzu edo produktuaren hornidura.
  • Aldizka posta elektronikoak bidaltzeko; Zuk emandako posta elektronikoaren kontua,ondorengoetarako erabili ahalko da: zure eskaerekin erlazionatutako informazioa eta datu eguneratuak bidaltzeko, noizean behin enpresa oharrak bidaltzeko, eguneratzeetarako, erlazionatutako produktuen ingurukoak, zerbitzuari buruzko informazioa emateko, e.a.
  • Informazioaren barne erregistrorako.
  • Informazioa erabil genezake gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko.
  • Aldizka, produktu berrien inguruko posta elektroniko promozionalak bidal diezazukegu, eskaintza berezien ingurukoak, edo zure interesekoa izan daitekeen beste edozein informazio, zuk emandako posta elektronikoaren kontuaren bidez.

Era berean, merkatu azterketak direla eta, inoiz zurekin harremanetan jar gaitezke, posta elektroniko, telefono, fax edo ohiko postaren bidez. Informazioa, gure Web orria zure interesei egokitzeko erabil dezakegu.

Nola babesten du DUALIAk zure informazioa?

Segurtasun neurri handiak ezarri ditugu, zure informazio pertsonalaren segurtasuna bermatzeko.

DUALIAk cookies-ak erabiltzen ditu?

Ez dugu cookies-ik erabiltzen.

DUALIAk informazioa deakalifikatzen du, hirugarren bati emateko?

Dualiak, ez dio inolako informazio pertsonalik saldu, salerosi, edo transferituko hirugarrengo bati. Hona hemen salbuespen bakarrak: gure Web orrirako soporte teknikoa ematen diguten konfidantzazko hirugarrengoak, gure enpresa gestionatzen dutenak eta zuri zerbitzuak eskaintzen dizutenak, beti ere, ematen diegun informazio guztia konfidentzialtasunez erabiliko dutela ziurtatzen badigute. Gauza bera gertatuko da, errekerimendu judizialik izango bagenu, gure Webaren politikak babestu beharko bagenitu, gure edo hirugarrengo baten eskubideak defendatu beharko bagenitu edo jabetza eta propietateak defendatu beharko bagenitu. Ez pertsonala bezala katalogatuta dagoen informazioa, hau da, bisitariak identifikatu ezin dituen informazioa, hirugarrengo bati eman diezaiokegu marketin eta publizitaterako erabili behar bada.

Hirugarrengoekiko loturak

Noizean behin, eta guk hala erabakita, gure Web orria, interesgarriak deritzogun beste Web orrialde batzuetarako loturak izan ditzake. Era berean, jakin ezazu, gure Web orria erabiltzeari uzten diozunean, guk ez dugula beste web orrienganako kontrolik. Beraz, zuk web orri hauek bisitatu dituzunean, inolako informazio pertsonalik eman baduzu, gu ezin gara informazio honen babes eta pribatutasunaren erantzule egin. Aipatutako Web orri hauek, ez daude pribatutasun politika jasotzen duen dokumentu honen menpe. Kontuz ibili behar duzu, eta bisitatzen duzun Web orriaren pribatutasun politikak irakurri.

Pribatutasun politika linean

Linearen pribatutasun politika, gure Web orrian erregistratzen den informazioari aplikatzen zaio, eta ez offline bidez erregistratzen den informazioari (Internetetik deskonektatuta).

Zehaztapen eta baldintzak

Bisita ezazu Zehaztapen eta baldintzen atala, bertan deskribatzen baitira, gure Web orriaren erabilerari dagozkien, erantzukizun salbuespenak, eta erantzukizun erlatiboen limiteak www.byvox.com.

Zure oniritzia

Gure Web orria erabiltzean, DUALIA informazioa erregistratzera baimentzen duzu eta gure pribatutasun politika onartzen duzula ulertzen da.

Segurtasuna

Gure konpromisoa, zure informazioa zaintzea da. Linea bidez erregistratzen dugun informazioa babestu eta gordetzeko, prozedura fisiko, elektroniko eta funtzionalak abiarazi ditugu, baimenik gabe, ezin izateko informazioa desklasifikatu edo kontsultatu.

Aldaketak gure pribatutasun politikan

DUALIAk, aldizka, pribatutasun politika honetan aldaketak egin ahali zango ditu, orrialde hau eguneratuz. Bisita ezazu orrialde hau sarri, aldaketekin bat zatozela ziurtatzeko.
Aldaketak egin zireneko azkeneko data: 2012/07/10

Zalantzarik?

Zuk emandako informazioa aldatu nahi baduzu, edo gure pribatutasun politikaren inguruko galderarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo posta elektronikoen kontuen bidez: byvox@byvox.com edo support@byvox.com.