Hasiera » Online interpretazioa

Online interpretazioa

Zertarako?

Bizitzan zehar, arlo pertsonal zein profesionalean, inoiz gerta dakiguke, gure hizkuntza ezagutzen ez duen norbaitekin komunikatzeko, atzerrirako bidaiak egitean, bezeroei arreta ematerakoan, edota informazioa eskatzerakoan, konponbide azkar, eroso eta malgua behar izatea.

Btalk-ak zure ordenagailu edo smartphone-aren bidez interprete profesional bat linean sartzeko aukera ematen dizu. Byvox-ek horretarako sortutako tresna da. Honek, hainbat hizkuntza eskainiko dizkizu planeta honetako pertsona gehienekin hitz egin ahal izateko.

Nola funtzionatzen du?

Baldintza partikularrak

  • Btalk-a erabili ahal izateko, audioaren sarrera eta irteera gailuak aktibatuta izan behar dituzu.
  • (Aldi baterako): MS Windows sistemetan soilik erabil daiteke.
  1. Hizkuntza aukeratu.
  2. Zure solaskidearen hizkuntza aukeratu.
  3. Sistemak, zure hizkuntzatik bestearenera komunikatu ahal izateko interpreterik hoberena hautatuko du.
  4. “Konektatu” botoia sakatu interpretearekin harremanetan jartzeko. (Saldo nahikorik ez baduzu, ezinezkoa izango da elkarrizketa hastea).
  5. Zure kontsumoa zein den jakiteko, Btalk-ek kronometro bat  bistaratuko dizu. Interpretea zurekin harremanetan jartzean hasiko da kronometroa zenbatzen.
  6. Zerbitzua amaitzean, Btalk-ek kontsumitutako saldoa erakutsiko dizu.

Hasi Btalk-a erabiltzen!

Erregistratu eta zure saldoa kargatu

Zalantzarik?

Dei iezagu

+34 946016442

Edo jar zaitez gurekin harremanetan

Astelehenetik - ostiralera 8:00 - 18:00