Hasiera » Nortzuk gara » Itzultzaileak

Byvox - Itzultzaile eta interprete lan-taldea

Byvox -  Itzultzaile eta interprete lan-taldea

Bybox-en, beste hizkuntza batzuetan komunikazioa erraztuko dizuten ehundaka interprete eta itzultzaile aurkituko dituzu. Hauek guztiak, euren esperientzia profesionalaren eta itzulpengintzan zein interpretazioan dituzten ezagupenen arabera izan dira baloratuak,  hizkuntzalaritzarteko bitartekaritzan bezala.

Egoera eta herrialde bakoitzari egokitutako  zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko, mundu osoko itzultzaile eta interprete profesionalak aukeratzen ditugu. Modu honetan, enpresa eta partikularren arteko hizkuntza harremanak errazteaz gain, gure langileek, bezeroen solaskidearen herrialdeko ingurune politikoa, soziala eta kulturala ondo ezagutzen dutela bermatzen dugu.

 

Gure lan-taldeko partaide izatera iritis ondoren, interpretazio simulazioen bidez prestatzen dira eta gainbegiratutako interpretazio praktikak egiten dituzte. Era berean, behar duten laguntza eta etengabeko formazioa jasotzen dute  hiztegi zehatzean, negozioazio tekniketan, arazoen konponbideetan, bitartekaritzan eta kultu-aniztasunean.

Guztiek betetzen dute Bybox-ek hainbat unibertsitaterekin batera zehaztutako kode deontologikoa eta etengabe aritzen dira lan egiteko behar dituzten hizkuntza eta hauei lotutako kultura ezberdinen ezagupenak handiagotzen..

 

Hau da, herrialde ezberdinetako profesionalez sortutako lan-talde handia dugu, edozein hizkuntza arazo duzunean, behar duzun konponbiderik onena emateko gertu.

Bybox-en, itzulpen edo interpretazio lan bakoitza, profesional bakoitzaren profilaren arabera esleitzen dugu. Era honetan, ziurtatzen dugu aukeratutako itzultzaile edo interpretea lan egin behar duen arloan espezializatua dela. Hemen ezin dugu pertsona hauen guztien inguruan hitz egin, baina ezer gehiago jakin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke hauen eta dagokien profilaren inguruko informazioa jasotzeko.