Hasiera » Nortzuk gara » Historia

Byvox-en historia

Bybox-aren ideia nondik sortu den jakin nahi duzu? Atsegin handiz kontatuko dizugu. Dualiaren hastapenetik hasiko gara, izan ere, hau baita zerbitzu berri honen atzean aurkituko duzun profesionalen taldea.

Dualia, Deba-goieneko eskualdean, Gipuzkoan, kokatutako enpresa da.  Euskal Herriko enpresa eta industria sarearen eta  kooperatiben  jarduera ekonomiko eta nazioartekotik gertu. Enpresa gazte eta berritzaile honek, globalizazioaren ondorioz hainbat hizkuntzatan komunikatzeko sortzen ari zen premiak gero eta handiagoak  zirela identifikatu zuen.

2004. urtean, Sektore pribatuan sortua, aintzindari izateaz bat, Espainiako hizkuntza arazoen konponbideentzako operadore nagusienetariko bat izatera pasatu da. Inguru sozialetan, osasungintzan eta teléfono bidezko interpretazioa sustatu zuen, administrazio publikoek gestionatutako herritarrenganako zerbitzuetan, zein jatorri ezberdineko enpresa arloetan.

Telefono bidezko interpretazioa enpresa handiei eta administrazioei hurbiltzean izandako arrakastaren ondorioz, erronka berri bat sortu zitzaigun: Nola hurbildu hau guztia, enpresa txiki eta ertainei, eta publikoari orokorrean, modu erabilerraz eta modernoan, hizkuntza premina guztiak betez eta nazioarteko harremanetan tresna onena eta ezinbestekoa bihurtuz? 

Byvox-a, erabiltzailearekin konekzio onena bilatzen duen, software librean oinarritutako punta-puntako garapen kultura baten barruan jaio zen. Dagoeneko eraginkorra den telefono bidezko interpretazioa eguneratu eta asko hobetzen du, Web inguruei, IP ahozko komunikazio digitalei eta artxiboen gestio eta berritze sistemei esker.

Eskuragarri dauden teknologia aurreratuenak erabiliz, Dualiak, Byvox-a eskaintzen dizu, nazioarteko lehendabiziko eleaniztasun plataforma,  zure etxera, lan-lekura, edo zauden lekura , itzulpengintzaren eta interpretazioaren profesional onenen zerbitzuak  eramanez.