Hasiera » Nortzuk gara » Ezagutu gure lan-taldea

Ezagutu gure lan-taldea

Ladis Calparsoro

Proiektuaren ingeniaritzaz kezkatu eta arduratzen da. Makinak martxan eta uneoro, munduko edozein tokitatik erabiltzeko prest egon daitezen arduratzen da, Bybox-a inolako arazorik gabe erabil dezazun.

Telekomunikazioak ikasi du. Tresna honetako ezerk huts egingo balizu, berari bota ahalko zenioke errua..

Jarraitu
Linkedin Twitter

Usoa Sasigain

Byvox-aren ahotsa da sare-sozialetan, Facebook, Twitter, Google+,...Bera arduratzen da gure blog-a etengabe berritu eta eguneratzeaz.

Usoa goi-mailako injeniaria da informatika arloan. Twiter-en jarraitzaile amorratua da. Ezagutzen al duzu bere timeline post bat bera ere, galdu ez duen inor? Berri guztiak unean bertan jasotzen ditu. Ez dago Usoari ihes egingo dion berririk.

Jarraitu
Linkedin

Nahikari Lázaro eta Juan Carlos Cuesta

Byvox-en ahots erreala dira. Zerbitzura deitzen duzunean, hauek arduratuko dira telefonoari erantzuteaz eta ahal duten guztian lagunduko dizute. Zure testuaren itzulpena egin gabe badago, eurek bideratuko dizute gaia arazoa konpontzeko. Ez badiozu zure interpreteari ulertzen, behar duzun laguntza eskainiko dizute. Byvox-aren funtzionamenduaren inguruko zalantzarik baldin baduzu, pozik erantzungo diote zure galderari. Bezeroarekiko arreta zerbitzu klasikoa izateaz gain, dibertigarriena ere bada..

Gabriel Cabrera

Gabriel hizkuntzen arloko profesionala da. 5 hizkuntza menperatzen ditu eta 10 urtetik gora daramatza sektorean. Itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna, telefono bidezko interpretazioan zein aurrez-aurreko interpretazioan(aldiberekoa eta ondoriozkoa) egin izan du lan. Kanpo Harremanetarako Ministerioan, Epaile-itzultzaile gisa lan egin izan du. Berak gainbegiratzen du profesionalen hizkuntza mailaren kalitatea eta lana, zuek beti emaitzarik onena izan dezazuen.

Jarraitu
Linkedin Twitter